Europako ibilbideak

Europako Kontseiluak Kultura Ibilbideen Programa (DG Democracy) plazaratu zuen 1987an Santiago de Compostelako Adierazpenaren bidez.

Europako Kontseiluaren kultura ibilbideak, bidaiatzeko eta Europako ondare aberatsa eta askotarikoa ezagutzeko gonbidapena dira, pertsonak eta lekuak partekaturiko historia eta ondare sareetan biltzen dituztela. Europako Kontseiluaren balioak gauzatzen dituzte: giza baliabideak, kultura aniztasuna, kulturen arteko harremana eta elkarren arteko trukeak mugetan zehar.

Europako Kontseiluaren 30 Kultura Ibilbidek baino gehiagok aisia eta hezkuntza jarduera ugari eskaintzen dute Europako eta haragoko herritarrentzat eta, gainera, baliabide garrantzitsuak dira turismo arduratsuari eta garapen jasangarriari dagokienez. Gai sorta zabala hartzen dute barnean, arkitektura eta paisaiatik erlijioaren eraginetaraino, gastronomia eta ondare immaterialetik Europako arte, musika eta literatura arloko pertsona ospetsuetaraino.

“Europako Kontseiluaren Kultura Ibilbidea” egiaztagiria bikaintasun bermea da. Sareek lehentasunezko bost ekintza eremuri dagozkien jarduera berritzaile eta proiektuak inplementatzen dituzte: ikerketa eta garapen alorreko lankidetza; Europako memoria, historia eta ondarearen hobekuntza; kultura eta hezkuntza trukeak europar gazteentzat; kultura eta arte praktika garaikidea; kultura turismoa eta eta kultura garapen jasangarria.

Europako Kontseiluak, bere programaren bidez, nazioz gaindiko kultura eta turismo eredua eskaintzen du eta nazio, eskualde eta tokiko agintarien eta elkarte eta eragile sozioekonomiko sorta zabalaren arteko sinergiak ahalbidetzen ditu.

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika