Pirinioetako burdinaren bidea

Ondare industriala, eskualde kohesiorako bektore piriniotako burdinaren bidea

Kultura alorraren bidez Kultura Ibilbideen Europako Institutuak bere kideen artean batasun handiagoa sustatzeko eta, era berean, europar nortasunaren batasuna eta aniztasuna eragiteko filosofia eta jarraibideen barnean kokatzen da ibilbide proposamen hori. Belaunaldi berrientzat funtsezkoa da europar nortasunaren eta balio komunen kontzientzia hartzea. Balio horiek identifikatuko baditugu, ondarea historiaren isla gisa sustatu beharra dago, eskualde eta kultura desberdinak batzen dituzten loturak aurkitzeko.

Ondare industrialaren balioaren garrantziari eta ahultasunari buruzko kontzientziazio gero eta handiagoko testuinguru orokorraren barnean, Pirinioetako zenbait eskualdeksiderurgiaren historiari buruzko proiektu batzuk abiarazi zituzten. Zeharkako sistema eta labe garaiak bere egin zituzten Europako iparraldeko eremuetan ez bezala, XIX. mendearen amaiera bitartean, Pirinioek eta hegoaldeko beste zenbait lurraldek erredukzio zuzenari eutsi zioten, horren bidez burdina labe apal bateanlortzen zutelaeragiketa bakarrean, burdin urtuaren fasetik pasa gabe. Azterketek erakusten dutenez, komunitateek eta olagizon maisuek bide hori aukeratu zuten beren ekonomia eta gizarte ingurunera hobekien moldatzen zena zelako.Pixkanaka, olagizonak berrikuntzak sartzen joan ziren. Horiek inportatuak (ideien trukea) edo tokiko langileek berek diseinaturiko hobekuntzak izan zitezkeen. Erantzun tekniko horien aniztasunak desberdintasun geografiko eta kronologiko garbiak finkatzeko bide ematen du, baina, kasu guztietan, lotura estua mantendu zen industriaren eta mendi ekosistemaren artean, zeren eta labe apala inguruetako meaz eta baso hurbiletatik ateratako egur ikatzez elikatzen baitzen; ibaiek ematen zuten indar higiarazlea. Azkenik, XIX. mendearen amaieran eta XX.aren hasieran, industria hori aldatu egin zen Europako burdinaren merkatuan zuenfuntzioa betetzen jarraitzeko, zeharkako erredukzioa eta labe garaiak beretuz.

Pirinioetako siderurgien arteko ahaidetasun nabarmenak batasun tematiko garbia ematen dio Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituen eskualdeari. Truke teknologikoek eta komertzialek eskualde edo estatuetako mugak gainditzen dituzte. Kultura industrial partekatu horrek Pirinioetan (Andorra, Katalunia, Euskal Herria, Ariège eta Akitania)garaturiko ondare programen arteko interesen konbergentzia garbia uzten du agerian; konbergentzia horrek nazioz gaindikolankidetza sarea sortzeko balio izan zuen, zeinak Europako Kultura Ibilbidearen egiaztagiria lortu zuen. Ondare siderurgikoaren, meategien eta burdinaren paisaiaren kontserbazio eta zabalkundearen alorreko esperientziak eta eskumenak partekatzea dahelburua.

Mugaz gaindiko ekimenak bultzatzeaz den bezainbatean, proiektu orokorraren interesa eta ahalmena direla eta, tartean dauden administrazioak (gobernua, eskualdeak, herri eta udalerri elkargoa)berriro abiatu dituzte zeharkako estrategiak. Ekimena sendotu egin da ondare eta turismo bokazioa duen nazioarteko elkarte baten eraketaren ondorioz: Pirinioetako Burdinaren Bidea. Sare hori ordezkariek osaturiko foroa da, kezka bera partekatzen duten profesionalei irekia: burdinaren memoria babestea eta balioestea hezkuntza mundura eta jende guztiarengana zuzenduriko produktu kultural komunak sortuz.

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika