Pribatutasun politika
Konfidentzialtasuna eta segurtasuna dira gure balio nagusietako bi eta, ondorioz, konpromiso hauek hartzen ditugu: erabiltzailearen pribatutasuna bermatuko dugu uneoro, eta beharrezkoa den informazioa baino ez dugu bilduko. Jarraian, biltzen ditugun datu pertsonalen inguruan dugun pribatutasun politikari buruz beharrezkoa den informazio guztia ematen dizugu, adieraziz:
- Nor den zure datuen tratamenduaren arduraduna.
- Zer helburutarako biltzen ditugun eskatu dizkizugun datuak.
- Zein den tratamendurako legitimazioa.
- Zenbat denboraz gordeko ditugun.
- Zein hartzaileri jakinarazten zaizkion zure datuak.
- Zein diren zure eskubideak.
Arduraduna
RUTA DEL HIERRO EN LOS PIRINEOS
Kultur ondarea babestea xede duen irabazi asmorik gabeko elkartea
IFK: G75208413
Bikuña-Enea, 16
Legazpi, 20230 GIPUZKOA
ESPAINIA
info@ironrouteinthepyrenees.com
Bide hauek baliatuz bidalitako datuen tratamenduaren helburuak, legitimazioa eta kontserbazioa:
HARREMANETARAKO FORMULARIOA
- Helburua: Gurekin harremanetan jarri ahal izateko bide bat eskaintzea, eta zure informazio eskaerei erantzutea, nahiz gure produktu, zerbitzu eta jarduerei buruzko komunikazioak bidaltzea, baita bitarteko elektronikoak erabiliz ere (posta elektronikoa, SMS eta whatsapp), onarpen laukitxoa markatuz gero.
- Legitimazioa: Erabiltzailearen adostasuna, informazioa harremanetarako formularioaren bidez eskatzen digunean, eta informazioa bidali ahal izateko onarpen laukitxoa markatzen duenean.
- Kontserbazioa: Gure formularioaren bidez helarazitako eskaera bideratu edo erantzuna posta elektronikoz bidali arte, horrek tratamendu berri bat sortu ez badu, eta bidalketa komertzialak jasotzea onartu baduzu, bidalketa horietan baja ematea eskatu arte.
MEZU ELEKTRONIKOEN BIDALKETA
- Helburua: Informazio eskaerei, bestelako eskariei nahiz kontsulta edo zalantzei erantzutea.
- Legitimazioa: Erabiltzailearen adostasuna, informazioa posta elektronikoko helbidearen bidez eskatzen digunean.
- Kontserbazioa: Eskaerari posta elektronikoz erantzun arte, horrek tratamendu berri bat sortu ez badu.
Zure datu pertsonalak emateko obligazioa, eta ez ematearen ondorioak
Datu pertsonalak emateko gutxienez 13 urte izan behar dituzu, edo, bestela, kontratatzeko nahikoa gaitasun juridiko eduki behar duzu.
Eskatzen zaizkizun datu pertsonalak beharrezkoak dira zure eskaerak kudeatzeko eta/edo kontratatu ditzakezun zerbitzuak emateko; beraz, daturik ematen ez baduzu, ezingo dizugu erantzun egoki bat bidali, eta ezta eskatutako zerbitzua eman ere.
Zure datuen hartzaileak
Zure datuak konfidentzialak dira, eta ez dizkiogu hirugarren bati lagako, salbu eta kontratatutako zerbitzuak kudeatzeko beharrezkoa bada edo horretarako legezko obligazioa badago.
Zure datu pertsonalekin lotutako eskubideak
Edonork edozein unetan utzi dezake bertan behera adostasuna, adostasun hori datuen tratamendurako eman bada. Adostasun hori ezeztatzeak ez ditu baldintzatuko, inola ere, harpidetza kontratuaren exekuzioa edo aurretik sortutako harremanak.
Era berean, eskubide hauek balia ditzakezu:
- Zure datu pertsonalak eskuratzeko eta, horiek okerrak direnean, zuzentzeko eskubidea.
- Ezabatzea eskatzeko eskubidea, besteak beste datu horiek jadanik ez direnean beharrezkoak bildu zirenean zuten helbururako.
- Tratamendua mugatzea eskatzeko eskubidea, inguruabar jakin batzuetan.
- Zure datuen tratamendua aurkaratzea eskatzeko eskubidea, zure egoera partikularrarekin lotutako arrazoiengatik.
- Eramangarritasunerako eskubidea, araudian aurreikusitako kasuetan.
- Aplikatzekoak diren araudietan aitortutako beste eskubide batzuk.
Non eta nola eskatu zure eskubideak baliatzea: Arduradunari idatzi bat bidali behar zaio, bere posta helbidera edo helbide elektronikora (A atalean adierazi dira). Idatzi horretan «Datu pertsonalak» idatziko da erreferentzia gisa, eta adieraziko da zer eskubide baliatu nahi den, eta zer datu pertsonali lotuta.
Enpresarekin zure datuen tratamenduari lotutako desadostasunen bat edukiz gero, erreklamazio bat aurkez dezakezu Datuen Babeserako Agintaritzaren aurrean (www.agpd.es).
Cookieak
Web orri honek cookie hauek soilik erabiltzen ditu: teknikoak, pertsonalizaziokoak eta analisikoak, propioak nahiz hirugarrenenak (Google Analytics). Cookie horiek ez dute izaera pertsonaleko daturik erabiltzen eta ez dute nabigazio ohiturei buruzko informaziorik biltzen helburu publiziatarioekin.
Horregatik, gure web orrira sartu zarenean, Informazioaren Gizartearen Zerbitzuen Legeko 22. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta analisi cookieak erabiltzen ditugunez, horiei buruzko informazioa eman dizugu, eta erabili ahal izateko baimena eskatu. Nolanahi ere, cookieak instalatuko dira zentzuzko denbora tarte bat igaro ostean, erabiltzaileak nahikoa denbora izan dezan, adostasuna eman ala ez erabakitzeko.
Zure datu pertsonalen segurtasuna
Zure datu pertsonalen segurtasuna babesteko helburuarekin, jakinarazten dizugu emandako datu pertsonalen segurtasuna bermatzeko beharrezkoak diren neurri guztiak hartu ditugula, bai arlo teknikokoak, bai antolaketarekin lotutakoak ere, datu horiek aldatu edo galdu ez daitezen, nahiz baimendu gabeko tratamenduak edo sarbideak eragozteko.
Zure datuak eguneratzea
Datu pertsonalak eguneratuta egon daitezen, garrantzitsua da datuetan aldaketaren bat gertatzen denean aldaketa horien berri ematea; bestela, ez gara datu horien egiazkotasunaren erantzule.
Gure web orrian dauden estekak erabiliz hirugarrenei ematen dizkiozun datu pertsonalen gaineko pribatutasun politika ez da gure erantzukizunekoa izango.
Pribatutasun politika hau aldatu egin daiteke, gure webgunean gerta daitezkeen aldaketetara egokitzeko, nahiz datu pertsonalen inguruan onar daitezkeen lege edo jurisprudentzia aldaketetara egokitzeko; hortaz, komeni da pribatutasun politika irakurtzea web honen bidez datuak ematen dizkiguzun bakoitzean.