Agorregiko burdinola - Aia

Uraren eta burdinaren bailara

Agorregi XVIII. Mendeko monumentu multzo bat da, ur ustiapen mota desberdinen adierazgarri ezin hobea (burdinolak eta errotak). Pagoeta Natur Parkean kokatua dago, Aiako udalerrian (Gipuzkoa), IturraranParketxetik gertu.

Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura Departamentuak 1985. urtean eskuratu zuen Agorregiko multzoa. Urte horretatik aurrera ondarea berreskuratzeko proiektu konplexu bat antolatu zen, bisitariek gune osoaren funtzionamendua ikusi eta burdina ekoizteko nahiz alea ehotzeko ura nola ustiatzen zen era fidagarri batean interpreta zezaten.

Erdi Aroan hasi ziren inguru honetan ura energia indar moduan erabiltzen; garai hartan Agorriako burdinola bertan zela dokumentatua dago. Laurgaingo jaurerriarena zen instalazio hau, 1530. urtean itxi eta abandonatu zen. Hala ere, errota batek lanean jarraitu zuen, eta horri beste bat gehituzitzaion XVIII. mendean. Errota horiek 1754ra arte erabili ziren. Urte hartan, haien jabe zen Joakin Lardizabal gune hidrauliko berri bat eraikitzen hasi zen, metalurgia eta ehoketa bateratzeko asmoz.

Frantzisko Iberok, Euskal Herriko arkitekto entzutetsuenetako batek, hartu zuen proiektuaren ardura. Sistema iraultzaile bat diseinatu zuen, ibai arroaren ur baliabide eskasak ahalik eta gehien ustiatzeko. Ia 2 km-ko hedadura duen ubide-sare zabal honetaz gain, bere planean badaude beste alor batzuk ere, hala nola gurpil eragileen ur-hornikuntzarako antepara bikoitza (ur-andela), berrikuntza handia garai hartarako. Goiko andeletik hauspoen gurpilera erortzen da ura eta horrela horiek labean beharrezkoa den airea ematen dute, galdaketarako beharrezkoa den tenperatura altua ziurtatzeko. Beheko anteparak gaitasun handiagoa du bertan kokatuta dauden bi ur jauziri esker: lehenak arto-errota bat ibilarazten du, eta bigarrenak agoa edota ezpurutasunez betetako burdin-masa lantzeko erabiltzen zen mailua. Burdin-masa hori burdin onezko totxo bihurtzen zen eta hala era guztietako tresnak egiteko prest geratzen zen. Gainera, beheko anteparak hauspoen gurpila mugiarazteko urak berrerabiltzen zituen.

Minerala Bizkaitik ekartzen zuten batez ere, eta itsasoz iristen zen Orioraino “patatx benakeroetan”. Horietako bi, karga eta guzti, Orioko itsasadarrean egindako esku-hartze arkeologiko bati esker berreskuratu ziren. Ikatza inguruetako mendietan egiten zen, batez ere zuhaitz motzetatik hartutako egurrarekin.

Iberoren proiektuaren emaitzei buruzko berriak oso nahasiak dira; pentsatzekoa da inbertsio horrek porrot egin zuela. Arrazoien artean diseinu-arazoak aipatzen dira. Geroago zerra bat jarri zen, hau ere hidraulikoa, eta azkenik burdinolaren oinean errota bat eraiki zen, soberako ura aprobetxatzeko.

Kokapena

  • Laurgain Auzoa Barreiatua, 13. 20809 Aia. Gipuzkoa.
  • Nola iritsi

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.2469514 | Longitudea: -2.153414200000043

Ordutegia eta prezioak

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika