Armagintzaren museoa - Eibar
Eibar, tailer-hiria
Museoak armagintzan betidanik tradizio handia izan duen herri baten industria-ondarea eta oroimen historikoa gorde eta zabaltzen du. Armagintzaren Museoa Eibarren dago, industria-tradizio handiko hirian. 2007an inauguratu zen.
Museoaren helburua da Eibarko eta Debabarrenako industria-ondarea gordetzea eta zabaltzea. Museoaren funtsen artean daude armak, makinak, tresnak, bizikletak…eta Eibarren egindako makina bat produktu. Haien banaketa kronologikoak ahalbidetzen dio bisitariari ezagutzea, bai mendeetan zeharreko bilakaera teknologiko eta industriala, bai garai bakoitzeko zirkunstantzien araberako gaitasuna asmatzeko, berritzeko eta egokitzeko.
Aguirre y Aranzabal, AYA, eskopeta fabrika zaharra zegoen eraikinean dago kokatuta Armagintzaren Museoa, 5. solairuan. Eraikinak industria arkitekturaren ezaugarriak ditu, eta gaur egun Portalea Kultur Etxea dago bertan.
Museoak bilduma zabala du, mila arma labur eta luze. Bertan, XVI. mendeko metxa-giltza bat ikus dezakegu, baina baita gaur egun Eibarko tailerretan egiten diren eskopetarik finenak ere.
Bilduma Eibarko industrietan egindako bestelako objektuez osatzen da: bizikletak, motoak, josteko makinak…. Alfa, Lambretta, G.A.C., Orbea, B.H., El Casco, Boj, Jata, Solac… eta gisako markako produktuak dira, Eibarko industriaren historia luzean oso ezagunak egin direnak.Damaskinatua ere azaltzen da. Teknika hau Eibarren garatu zuten munduan zehar “Eibarko objektu” giza ezagunak egin ziren armak eta beste produktu batzuk apaindu zituzten artista nabarmenek.
Piezen izaerak Museoa espazio paregabea egiten du.
Kokapena
- Bista-Eder Kalea, 10. 20600 Eibar. Gipuzkoa.
- Nola iritsi
GPS koordenatuak
Latitudea: 43.1845568 | Longitudea: -2.469549000000029
Ordutegia eta prezioak
Informazioa eskuragarri armia-eibar.eus.
Hizkuntzak
Euskara, Castellano, English, Français.
Garraio publikoa
Badago garraio publiko gertu.
Zerbitzuak eta instalazioak
- Audiogidak
- Hitzaldi aretoa
- Liburutegia
- Denda
- Armairuak / kontsigna
- Atsedenguneak
- Sarrera egokitua
- Ibilbide egokitua
- Igogailua
- Aparkalekua
- Autokarabanentzako aparkalekua
- WC
Ikusi gehiago

Museo de la industria armera
- Bista Eder, 10. 20600 Eibar. Gipuzkoa.
- T. +34 943 708 446
- museoa@eibar.eus
- armia-eibar.eus