Arthez-d’Asson-go burdinola - Arthez d’Asson
Burdinaren jaunen bidea
Burdinolaren inguruan sortutako herria da Arthez-d'Asson. Burdinola edo farga 1588an zabaldu zen, siderurgia bearnotarraren loraldi bete-betean, XVI. mendean. Irekita jarraitu zuen 1866 arte, eta esan daiteke burdingintzaren polo estrategikoa izan zela. Burdinolaren aztarnek gaur arte iraun dute, jabeek eraikitako gazteluaren oinetan, eta, gaur egun, azpiegituretako batzuk energia hidraulikoa ekoizteko urtegi gisa erabiltzen dira.
Oinez nahiz bizikletaz egin daitekeen ibilbideak burdinolaren instalazioak zeuden eremua zeharkatzen du. Puntu horretatik, gainera, burdinolaren jabeen bizitokia ikusi daiteke: jauretxe bat, egun nekazari familia baten esku dagoena. Ondoren, bidean aurrera eginez, SHEMek ustiapen hidroelektrikorako egindako instalazioak ikusi daitezke. Ouzom ibaiaren ertzean arrainentzako igarobide bat dago, zeina oso ikusgarria izan baitaiteke arrantza sasoian. Errepidean gora eginez gero, herriko animazio aretoaren gainean, Fer et Savoir-Faire elkartearen lokala dago; bertan, burdinolarekin lotutako objektuen eta informazio historikoen bilduma ikusi daiteke.
Tokian tokiko produktuak dastatzea gustuko dutenentzat, herrian badira zenbait gaztagile, era guztietako gaztak egiten dituztenak: ardi gazta, behi gazta eta ahuntz gazta. Eta kirolari zein mendizaleentzat, ibilbide ugari daude Asson eta Arthez-d’Asson artean, Estibète tontorrera, Isarce tontorrera nahiz Monbulako begiratokirantz, non basoa ikazkintzarako ustiatzen zen garaiko txondor plazak ikusi baitaitezke bide ondoan.
Ibilbide 1 - Burdinolatik jaiotako herria
Ibilbide 2 - Arbasoen ezagutzatik eratorritako industria eta artzaintza jarduera - Laister
Latitudea: 43.08751 - Longitudea: -0.25233
Nola iritsiSeinaleztatutako mendi ibilbidea.
Distabtzia: 3.39 km
Kota: 2h00
Iraupena + : 60 m / Iraupena -: 56 m
Latitudea: 43.087130542126 - Longitudea: -0.25259611045075
Nola iritsiDeskargatu Patrimoine en balade aplikazioa Google Play-n edo iStore-n – Frantsesez bakarrik erabilgarri. Doakoa. Ezagutu herriko historia biztanleen oriomenaren bidez.
Distantizia: 5.34 km
Kota: 1h30
Iraupena +: 124 m /Iraupena -: 118 m
Ordutegia eta prezioak
Gratuito. Abierto todo el año. Visita del local con cita previa dirigida a la asociación Fer et Savoir-Faire.
Hizkuntzak
Français, English, Castellano.
Garraio publikoa
Pays de Nay autobus txikia, kontuz ibili arratsaldeko 17:00ak baino lehen.
Informazio gehiago izateko
Zerbitzuak eta instalazioak
- Audiogidak
- Hitzaldi aretoa
- Liburutegia
- Denda
- Armairuak / kontsigna
- Atsedenguneak
- Sarrera egokitua
- Ibilbide egokitua
- Igogailua
- Aparkalekua
- Autokarabanentzako aparkalekua
- WC