Babureteko meatzeak - Ferrières
Antzinako gordailua modu esplotatuan ustiatu zuten
Familiei egokitutako ibilbide bat da, herriaren eta inguruko mendien gaineko ikuspegia eskaintzen duten hainbat gune dituena; meatzeen gunera zuzentzen da, eta aukera ematen du Ouzom ibaiaren goi harana, bertako paisaiak, fauna eta mendi horretatik mea ateratzen zuen gizartearen historia ezagutzeko. Meatze hau oso garrantzitsua izan da Pays de Nay eskualdeko industriaren, gizartearen eta azpiegituren garapenean.
Burdinbide bati esker, meatzeetatik ateratako mea trenez garraiatu zitekeen, Babureteko tren txikiaren bidez alegia. Gaur egun, burdinbide zaharraren zati txiki bat besterik ez da geratzen: Pauko uharra gurutzatzen duen zubi zabala. Bestalde, laugune zaharra bizikletentzako bidea da egun. 81. bizikleta bidea da, oinez, bizikletaz edo zaldiz ere egin daitekeen bide berdea, Atlantikoa eta Mediterraneoa lotzen dituena, Pirinioetako Piamonte bidean zehar.
Meatzeetako ibilbidea egiten den bitartean, bertako gaztagintza ezagutu eta dastatu daiteke. Ouzomen goi haraneko landetxean, gaztaginak ustiategia bisitatzeko eta ahuntz gazta fintzeko erabiltzen den sotoa ezagutzeko aukera ematen du, Landetxea Ferrerièsen dago, Eschartes auzoan. Baina antzeko beste gaztandegi batzuk ere badaude Ouzomen haranean, ondoan dagoen Arbéost herrira doan eta ondoren, gorago, Soulor mendateraino -Frantziako Tourra igarotzen den lekura- doan bideari jarraituz.
Mendate horretatik beste hainbat bide hartu daitezke, batzuk familientzat, eta beste batzuk, berriz, eskarmentu handiko ibiltarientzat. Puntu hori oso ezaguna da, baita ere, harrapari handien igaroleku eta migrazio toki pribilegiatua delako; hegaztiak uztailetik irailera beha daitezke.
Ibilbide 1 - Baburet meategiaren ibilbidea
Ibilbide 2 - Herrixkak bateratzen dituen industria ekonomia
Latitudea: 43.009934708993725 - Longitudea: -0.26449239824333004
Nola iritsiSeinaleztatutako oinezko bidea.
Distantzia:3 km
Iraupena: 2h00
Kota +: 235 m / Kota-: 235 m
Latitudea: 43.010155839251 - Longitudea: -0.26424155358123
Nola iritsiDeskargatu Patrimoine en balade aplikazioa Google Play-n edo iStore-n – Frantsesez bakarrik erabilgarri. Doakoa. Ezagutu herriko historia biztanleen oriomenaren bidez.
Distantizia: 5.97 km
Kota: 2h00
Iraupena +: 235 m / Iraupena -: 235 m
Ordutegia eta prezioak
Gratuite libre ou accompagnée. Cette visite étant proposée par des bénévoles, il est nécessaire de prendre contact au préalable avec les responsable de l’assocaition Camp de Base.
Hizkuntzak
Frantziako.
Garraio publikoa
Le petit bus du Pays de Nay, attention résevation la veille avant 17h.
Informazio gehiago izateko
Zerbitzuak eta instalazioak
Arrastoa azalpen eta norabide seinalez josita dago. Helduentzako eta haurrentzako Pays de Nay turismo bulegoaren webgunean deskargatzako eskuragarri dagoen bisita gidaliburua dago.
- Audiogidak
- Hitzaldi aretoa
- Liburutegia
- Denda
- Armairuak / kontsigna
- Atsedenguneak
- Sarrera egokitua
- Ibilbide egokitua
- Igogailua
- Aparkalekua
- Autokarabanentzako aparkalekua
- WC