Mina de hierro y Ruta del hierro OrdinoMina de hierro y Ruta del hierro OrdinoMina de hierro y Ruta del hierro Ordino
Mina de hierro y Ruta del hierro Ordino
Mina de hierro y Ruta del hierro Ordino
Mina de hierro y Ruta del hierro Ordino

Burdinaren bidea Ordinora

Burdingintzaren memoria bide bilakatuta

Llortseko meatzeak eta Burdinaren Bideak, Andorran, burdina eskuratu, eraldatu eta merkaturatzeko prozesuari lotutako baliabideak ezagutzeko gonbita luzatzen dute. Lurralde osoan zehar banatuta dauden interesguneei esker, XVII. mendearen hasieratik XIX. mendearen amaiera aldera arte Andorran garatutako jarduera ekonomiko garrantzitsuenetako bat ezagutu dezakegu. Interesgune horietako batzuk dira meatzeak, meatzaritzako eta burdingintzako habitata eta burdinolak, besteak beste.

Llortseko meatzeak, Sedornetekoekin eta Ransolekoekin (Collada dels Meners) batera, inguru horretako farga edo burdinolak hornitzen zituen. Llortseko meatzea XIX. mendekoa da, eta bertatik lau urtez besterik ez zen atera mea. Egun aurkitu ditzakegun galeria gutxi horiek eskuz erauzi ziren ia osorik, eta amaieran, lehergaien laguntzarekin. Meatzeetara lanera joaten ziren meatzariak Frantziaren hegoaldekoak ziren (Ariège). Beraiek bazekiten nola landu meatzeak, gurasoengandik ikasi eta jasotako ofizioa baitzen.

Llortseko meatzera egiten den bisitaldi gidatuan galeria estuetan barrena joan eta burdin zainen kolore ikusgarriez gozatu daiteke. Burdin minerala uraren eta lurraren arteko nahasketatik dator, zeina harkaitz porotsutik filtratzen baita. Ura harkaitz gutxiagotik filtratzen denean, zaina sortzen da, puruagoa. Haitzulo txiki batean burdin urak sortutako estalaktitak ere ikusi daitezke, eta Ordinoko haranean meatzeetako lana eta habitata ezagutuko ditugu. Gainera, uztailean eta abuztuan gauez ere bisitatu daiteke meatzea, kopetako argiez lagunduta.

Meatzea bisitatu ondoren, Mandazainen bidea eta Burdinezko Gizonen bidea egin ditzakegu. Bide osoan zehar, ingurunearen eta Ordinoko haraneko herrien arteko sinbiosia ikusi dezakegu: batetik, baratzeak, soroak, bordak eta kultur paisaiaren interpretazioa, eta, bestetik, haranaren historian murgiltzeko aukera ematen diguten intereseko naturguneak. Mandazainen bideak, bestalde, eskulturez jositako ibilbide bat dakarkigu. Eskulturek omen egiten diote Burdinaren Bideari, eta baita burdingintzan jardun ziren pertsona guztiei ere. Aire zabaleko erakusketa honetan, mundu osoko artistek egindako eskulturak naturarekin hartu-emanean daude. Bidean aurrera egin ahala, kulturaren, naturaren edo ingurumenaren arloko interesgune desberdinak aurkituko ditugu markatuta. Gaueko bisitetan ere egiten da ibilbide hau.

Bidearen hasiera

Bidearen amaiera - Llortseko meatzeak

Latitudea: 42.54572 - Longitudea: 1.52043

Nola iritsi

Latitudea: 42.599874 - Longitudea: 1.5326668

Nola iritsi
Deskargatu GPS ibilbidea

Ordutegia eta prezioak

Informazioa eskuragarri www.ordino.ad

Hizkuntzak

English, Castellano, Català, Français.

Garraio publikoa

Ordino – El Serrat Linea

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika