Chillida Leku
Chillida Leku

Chillida Leku - Hernani

Eduardo Chillidaren bizitzari eta obrari eskainitako museoa

Chillida Leku museo berdingabea da, artelan handi gisa sortua. Bertan, arteak eta naturak euren kabuz egiten dute bat, modu naturalean. Eskulturak paisaiarekin bat egiten dute, betitik izango balira bezala haren parte. Lorategian, pagoak, haritzak eta magnoliak altzairuzko eta granitozko eskultura monumentalekin batera bizi dira, elkarrekin; ingurumenarekin elkarrizketa perfektua izateko moduan kokatuta daude eskulturak. Obrek monumentu-itxura badute ere, lekua giza eskalan eginda dago, artistak betidanik egin baitzuen lan eskala horrekin: pertsona hartu zuen Chillidak bere lanaren neurri gisa. Chillidak museorako kokaleku hau aukeratzeak bere bizitza osoan Euskal Herriko komunitatearekin, paisaiarekin eta arkitekturarekin izan zuen lotura islatzen du. Eraikin historikoa 11 hektareako (110 mila metro koadro) lursail batez inguratuta dago. Eremu horretan, artistak egindako 40 bat eskultura original ederretsi daitezke; horien artean, Buscando la luz I Agiaren bila I- (1997) eta Lotura XXXII (1998) nabarmentzen dira, eskualdeko iragan industrialaren oihartzun handia duen material batez eginak, corten altzairuz.

Chillida Leku Hernaniren kanpoaldean kokatuta dago, Donostiatik oso gertu. Aire zabalean kokatutako eskulturen paraje batez eta Zabalaga baserriaren barruko erakusketa-gune batez osatuta dago. Baserria XVI mendean egindako euskal eraikin tradizional bat da. Etxea eta inguruko lurrak laurogeiko hamarkadan eskuratu zituzten Eduardo Chillidak eta haren emazte Pilar Belzuncek, baita beraien kabuz zaharberritu eta egokitu ere, horretan 15 urtetik gora emanda. Birgaitze-proiektu hori Joaquín Montero euskal arkitektoarekin elkarlan estuan arituz eraman zen aurrera. Hark lagundu zien erakusketa-eremuaren ikuspegi oso pertsonal hau garatzen. Eskultoreak etorkizuneko belaunaldiek bere artea toki paregabe batean ezagutu eta esperimentatzeko etxe bat –«leku» bat– bilatzen zuen bere obretarako.

Kokapena

  • Jauregi Bailara, 66. 20120 Hernani. Gipuzkoa.
  • Nola iritsi

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.2772974 | Longitudea: -1.9992645

Ordutegia eta prezioak

Museoa egunero irekita dago asteartetan (Jaiegun asteartetan izan ezik). Azarotik otsailera asteazkenetan ere itxita dago museoa.

Azaroa – Otsaila 10:00 / 18:00
Martxoa 10:00 / 19:00
Apirila – Iraila 10:00 / 20:00
Urria 10:00 / 19:00

Prezioak
12 € helduak.
10 € 10 pertsona baino gehiagoko taldeentzat, 65 urtetik gorakoentzat, ikasleentzat.
6 € 18 urtetik beherakoentzat, desgaitasun duten pertsonak, langabetuak.
0 € 8 urtetik beherakoentzat.

Sarrerak bisita gidatuarekin
18 € helduak
15 € ikasleak, 65 urtetik gorakoentzat
9 € 18 urtetik beherakoentzat, desgaitasun duten pertsonak, langabetuak

Taldeak
Bisita gidatu esklusiboa nahi baduzu, gurekin harremanetan jarri zure erreserba kudeatzeko.

Erreserbak
E. reservas@museochillidaleku.com
T. +34 943 335 961

Garraio publikoa

Donostiatik: G2 Autobusa
Hiriaren erdialdetik ordu erdiro autobusak. “Chillida Leku” izeneko geltokia museoaren atean dago. Informazio gehiago eta ordutegiak: Lurraldebus G2

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika