Les Sonnailles DabanLes Sonnailles DabanLes Sonnailles Daban
Les Sonnailles Daban
Les Sonnailles Daban
Les Sonnailles Daban

Daban familiaren lantegia - Bourdettes

El trabajo del metal, un saber hacer familiar y ancestral

Daban familiaren lantegia Bourdettes herrian dago, Nay-en ondoan, Pirinioen oinetan. Inguru horretan, artzaintza eta transhumantzia oso garrantzitsuak dira oraindik ere. Lantegia 10 belaunaldiren oinordeko da: labean berotutako metalezko xaflak forjatuz zintzarriak era tradizionalean egiten jardun diren 10 belaunaldiren oinordekoa, alegia.

Eskulangintza nagusi den eskualde batean kokatuta, Daban familiaren zintzarri lantegira autoz iritsi daiteke, noski, baina baita bizikletaz ere. Bizikletaz iristeko, 81. bide berdea hartu behar da, turismo bulego komunitarioaren ondoko aparkalekuaren hasieran, Samadet jarduera eremuko bifurkazioaren ondoan. Nay inguruan bertoko industriarekin lotutako hainbat interesgune aurkitzen ditugu, hala nola txapelaren museoa, industria eta ehungintzako teknika honen azkeneko lekukoa. Udaletxeko plazaren inguruan, berriz, Erdi Aroko urbanismoa ikusi dezakegu; xake-taula baten antzekoa da, arkupeez inguratua. Arkupe horietan, deigarria da Etxe Karratua, estilo errenazentista duen eraikin bat. Bertan dago industriaren museoa, urte osoan zehar garatzen den programa kultural batekin (erakusketa, antzerkia, ipuinak,…). Pirinioetako uharraren ertzetik joanda, zubiaren beste aldean, eraikin industrial bat ikusi daiteke: la Minoterie. Chahab artista, margolari eta eskulturagile iraniarraren jabetzakoa da eraikina, eta egun arte garaikidearen zentro bilakatuta dago.

Nay udalerri nagusia ere badenez, hurbileko hainbat zerbitzu aurkitzen dira bertan: administrazio zerbitzuak, janari dendak, informazioa, bizikleten alokairua, zirkulazioa, eta abar.

Kokapena

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.1909047 | Longitudea: -0.26436760000001414

Ordutegia eta prezioak

Zabalik urtarrilaren 1etik abenduaren 24ra.

Asteartetik ostiralera 8etatik 10etara eta 14:00etatik 16:00etara. Larunbatak hitzorduarekin soilik.

Informazioa eskuragarri www.tourisme-bearn-paysdenay.com

Hizkuntzak

Frantsesa.

Garraio publikoa

Pays de Nay autobus txikia, kontuz ibili arratsaldeko 17:00ak baino lehen.
Informazio gehiago izateko

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika