Museo máquina-herramienta - ElgoibarMuseo máquina-herramienta - ElgoibarMuseo máquina-herramienta - ElgoibarMuseo máquina-herramienta - ElgoibarMuseo máquina-herramienta - ElgoibarMuseo máquina-herramienta - Elgoibar
Museo máquina-herramienta - Elgoibar
Museo máquina-herramienta - Elgoibar
Museo máquina-herramienta - Elgoibar
Museo máquina-herramienta - Elgoibar
Museo máquina-herramienta - Elgoibar
Museo máquina-herramienta - Elgoibar

Elgoibarko makina erremintaren museoa - Elgoibar

Burdinoletatik makina-erremintara

Gure Museoak XIX. mendearen erdialdean gure aitzindariek fabrikatutako makinen eredu adierazgarrienekin osatutakoa mekanizazio-tailer bat erreproduzitzen du. Bestalde XV. eta XVI. mendeetan Deba ibaiaren arroan ugari izan ziren elementu guztiak biltzen dituen errementeria tradizionalaren tailerra ere ikusi ahal da gure museoan.

Tradizio industriala

Elgoibarko siderurgiak Historiaurrean du jatorria eta Moru izeneko Burdin Aroko herrixkaren (K.a. 900-500) aztarnak biltzen ditu. Hiribildua 1346. urtean sortu ondoren eta aurretik, jurisdikzioan barrena Debako arroko bide latzetatik ibiltzen ziren bidaiariek eta erromesek Mendaro eta Maltzaga artean tarteka zeuden burdinoletako mailukaden etengabeko oihartzun monorritmikoa zuten bidelagun.

Gure forjari, maisu burdin hesigile eta erlojugileak beste sektore industrial batean jarduten ziren aldi berean, eskualde honetan indar handiz errotu zen armagintzan, alegia. Izan ere, sektore horrek langile askori eman zien lana. Jakina denez, aurreko mendeetan suzko armagintza izan da “armagintzaren bihotza” izenez ezaguna den eskualde honetako, Soraluze-Placencia de las Armas, Eibar eta Elgoibar herriek osatzen duten hiruki formako nukleoaren inguruko, sutegi eta tailerretan egiten zen lanik arruntena.

1860az geroztik Debabarrenean kokatzen den armagintza-industriarekin batera, transmisio nagusi bidezko makina-erremintak instalatzeari ekin zitzaion energia hidraulikoa energi iturri gisa erabiliz. XIX. mendean eratu ziren fabrika guztiek konponketetarako tailer mekanikoa zuten, ordezko piezak egiteko beharrezkoak ziren makina-erremintez hornituak. Horien artean, aipatzekoa da tornu, fresatzeko makina, karragailu, daratulu eta abarren erabilera.

Denbora igaro ahala, enpresa horietan prestatutako ofizialak beregain bihurtuz joan ziren eta tailer mekaniko txikiak instalatu zituzten; bertan, tresneria fabrikatzen, ordezko piezak mekanizatzen eta makinak konpontzen ziren, oro har. 1895. urtetik aurrera, bilakaera naturalaren ondorioz, tailer horietako batzuek makina-erremintak eraikitzeari ekin zioten. Beraz, makina-erreminta fabrikatzaile gisa, gure historia XIX. mendearen amaieran hasten da.

Museoa

1998ko abenduaren 18an Elgoibarko Makina-Erremintaren Museoak lehenengoz ateak zabaldu zituen, gure historia industriala ezagutarazteko nahiarekin eta baita historia hartan parte hartu zuten gizon-emakumeak gogorarazteko ere. Gure ilusio nagusia beti izan da makina-erremintarekin zerikusia duen ondarea berreskuratzea eta mantentzea, ezagutza hauek egungo eta etorkizuneko belaunaldiei aurkeztu eta helarazteko.

Makina-Erremintaren Museoak Elgoibarko olagizonak, forjariak eta egileak omendu nahi ditu, horiek erein eta hazi zutelako burdinaren industria. Lehen bezala, orain ere, gure herriaren lan jardueraren zatirik handiena hartu eta denok aitortzen diogun maila gorena lortu dituelako burdinaren industriak.

Eraikuntzan “tailer mekanizatua”, “errementeria” eta Patxi Aldabaldetrecu gela topatu ditzakegu. Azken erakusgela honetan garai ezberdinetako josteko makina ezberdinak ikusi ahal ditugu. Estatu mailako Sigma, Alfa eta baita Singer eta TitaniaKay & Co marka internazionalak batzuk aipatzearren. Makinez gain, garaiko industriaren berri ematen diguten lona informatiboak ere aurkitzen dira.

Instalazio eta makina hauek martxan egonik, museoak, modu berezian, fabrikazio-prozedurak, deskripzio teknikoak eta adibide praktikoak aurkezten ditu mekanizazio-eragiketen bidez. Gainera, belaunaldi gazteenei fabrikazio mekanikoko prozesuetan erabilitako teknologien jatorria eta bilakaera modu didaktikoan erakusteko ere balio du.

Kokapena

  • Azkue Bailara, 1. 20870 Elgoibar. Gipuzkoa.
  • Nola iritsi

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.212106 | Longitudea: -2.4105449999999564

Ordutegia eta prezioak

Informazioa eskuragarri www.museoa.eus.

Hizkuntzak

Castellano, Euskara.

Garraio publikoa

Bai, Euskotren/Lurraldebus (500 m).

Zerbitzuak eta instalazioak

Komunak ez daude egokituta. Zero kota. Igogailurik ez da beharrezkoa.

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika