Warning: Invalid argument supplied for foreach() in /usr/home/ironrouteinthepyrenees.com/web/app/themes/rutaferro/functions.php on line 974
Warning: Invalid argument supplied for foreach() in /usr/home/ironrouteinthepyrenees.com/web/app/themes/rutaferro/functions.php on line 986

Igartzako Monumentu Multzoa - Beasain

Tradizioa 0.0tik industria 4.0ra: Etenik gabeko bidea

Baina, harrezkeroztik, historiaren eta aurrerapen teknologikoen lekuko, eraikin ugari joan da sortzen edo aldatzen. Igartza bisitatzen duenak mendeetan izan diren ermita, jauregia, presa, errota eta burdinola ezagutu ahal izango ditu, eta era berean, mendez mende Beasaingo gune garrantzitsu honetan gertatzen joan denaren berri izango du.

Igartza, Burdin ekoizpenaren erreferente

Erdi Aroaren bukaera aldetik XIX. mendera arteburdinola hidraulikoek garrantzi handia izan zuten Gipuzkoako ekonomian. Zerain eta Mutilokoako meategietatik ekarritako burdina ekoiztu eta ondoren landu egiten zuten, lanabesak, iltzeak, armak eta abar egiteko. Inguruko basoetako egurraz, meatzetako burdin mineralaz eta Oria ibaiko energia hidraulikoaz baliatuz, burdin ekoizpenaren erreferente bilakatu zen Igartzako burdinola. Hari buruzko lehen aipamenak XV. mendekoak dira. Ikusgai daude 1782an berreraikitako burdinolaren arrastoak eta XIV. eta XV. mendeetako arragoa aztarnak.

1830. urtean Igartzako eta Ihurreko burdinolak ustiatzen zituzten familietako kide ziren Domingo Goitiak eta Martin Usabiagak,  Francisco de Aranarekin elkartu eta errekan kilometro bat beherago Fabrica de Hierros San Martin sortu zuten. Bertan, Euskal Herriko bigarren labe garaia eraiki zuten. Geroago, fabrika honek Construcciones y Auxiliar de Ferrocarriles (CAF) izena hartu zuen.

Zurezko altxorra

Burdinolak, funtzionatzeko, beharrezkoak zituen ibaiko ura metatzeko presa eta ubide baten bidez ura bilduko zuen aldaparoa, hauen bidez iritsiko baitzen burdinolari eragingo zion ura. Egun, ikusgai dago 1568an eraikitako egurrezko presa. Zurezko habe handiz mailaka eraikia dago eta oholtza istinkatu batekin estalia. Ezaugarri horiekin beste presarik ez dago jendearentzat ikusgai Europa osoan. 1782an eraikitako aldaparoa ere ia osorik gorde da.

Beasaingo industria-tradizioaren lekuko ez ezik, Igartzako burdinola Erdi Aroko testuinguruaren isla ere bada, eta balio erantsia ematen dio horrek. Igartzako Monumentu Multzo osoa dago ikusgai.

Jauntxoen ondasunak herritarren eskura

Batetik, Igartzako jauregia, jauntxoen bizitokia zena. XV. mendearen amaieran Igartzako Mariaren aginduz eraiki eta 1530 inguruan berreraiki zuten. Oin laukia eta zurezko egitura ditu, eta erdiko patio handi baten inguruan dago antolatua. Fatxada nagusiaren aurrean XIV. mende amaierako dorretxearen oinarria eta harresiaren aztarnak ikus ditzakegu.

Bestetik, burdinola eta errota, jauntxoen diru iturri zirenak. Burdinolaren egitura hidrauliko bera baliatuz egiten zuten irina, horrekin ogia egiteko. Igartzako errotaren lehen aipamenak 1431. urtera garamatza. Egungoa, aldiz, 1740an eraikitakoa da eta martxan ikus daiteke.

Azkenik, 1611ko bideko-benta (egun hotela dena), XVI. mendeko zubia eta XVII. mendeko ermita ditugu, garaiko bidegurutzearen garrantziaren erakusgarri direnak.

Kokapena

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.04730929999999 | Longitudea: -2.2089915999999903

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika