Irugurutzetako meatzaritza-esparrua - Irun

Irugurutzeta, burdineko mendira trenean

Irugurutzetako gunea burdin karbonoa ustiatzeko kaltzinazio-labe bateria handiena da Gipuzkoan, eta handienetako bat Euskal Herrian. Aiako Harrian dago, Burdin Arotik meatzaritzako zona garrantzitsua izan dena. Erromatarrek ere ustiatu zuten eta geroago ere Erdi Aroan eta Aro Modernoan. XX. mende hasiera izan zen jarduera goreneko unea Irungo mendietan.

Irugurutzetako meatzaritza-esparruaren barruan zenbait galeria eta kiskaltze-labe daude. Meatze trenean egin daiteke bisita: pasaiariak Irungo Oiasso Erromatar Museoan hartzen ditu trenak eta Aiako Harriraino eramaten, meheak dauden ingurune naturaleraino.

Gune horretan, meatzaritza-lanak egin dira erromatarren garaitik. Ekoizpen handieneko uneak XIX. mende bukaeran eta XX. mende hasieran izan ziren, baina joan den mendeko laugarren hamarkadan bertan behera utzi ziren mehe-aprobetxamenduak. Bidasoko mehe-esparruetatik eramaten zuten minerala bertaraino, eta burdina ateratzen zuten, zeina baitzen ezin hobea Bessemer altzairua ekoizteko. Esparruaren inguruan ikus daitezke oraindik jarduera hori burutzeko beharrezkoak ziren ekipamenduen arrastoak: mehatzetako zuzendarien etxea –Ingelesaren gaztelua izenarekin ezagutzen dena–, meatzarien herria, harrobiak, hondakindegia eta garraiobideak.

Bisitako interes handiena kiskaltze-labeen guneak biltzen du. Lurrazalean dauden hiru terrazetatik bigarrenean daude (lehenengo terrazatik manposteriako murru batek babesten ditu). Labe horietan, altzairua ekoizten zen. Lehenengo terrazan mehea garraiatzen zuten tresna eta bitartekoak daude: aireko kableak eta plano makurtuak. Hirugarren terrazan tren batek jasotzen zuen altzairua eta garraiatu egiten zuen haren banaketa eginez. Gaur egun, bederatzi labe ikus daitezke bertan; batzuk harlanduzkoak dira eta oin biribila dute, barnealdean adreiluz egindako bat dago, eta kanpoaldekoak manposteriazkoak dira. Denetan galdu dira, tamalez, burdinazko konoak, baina gorde dira, zorionez, aire-zuloak eta haize-bideak, baita ere piramide-forma duten deskargarako tokiak labeen barnealdean.

Irugurutzetako meatzaritza-esparrua balioan jartzen hasi zen 1997tik aurrera, euskal industriako ondaretzat hartuta. Museo moduan ikus daitezkeen instalazioetako bisita gidari batekin egin daiteke, zein norberak bere kontura, Irun Berdea Irugurutzeta izeneko APP baten bidez. Aplikazio horrekin, bertako gune interesgarrienen informazioa bertatik bertara eskura dezake bisitariak, eta jakitun egin Irungo eta inguruko biztanleentzat labe horiek izan zuten garrantziaz.

Kokapena

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.3179905 | Longitudea: -1.7722181000000319

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika