Itinerario siderúrgico del valle de MadriuItinerario siderúrgico del valle de MadriuItinerario siderúrgico del valle de Madriu
Itinerario siderúrgico del valle de Madriu
Itinerario siderúrgico del valle de Madriu
Itinerario siderúrgico del valle de Madriu

Madriu haraneko ibilbide siderurgikoa - Escaldes-Engordany

Ikatz paisaia baten kurdeaketa historikoa

Madriu-Perafita-Claror haraneko ibilbide hau, zeina Munduko Ondarearen Zerrendan sartuta baitago, paisaia kultural honen azken bost mendeetako historia ezagutzeko gonbita da. 1732tik 1845era, haranaren goialdean, sutegi edo farga kataluniar bat egon zen. Garai hartan, eremu berean jarduten ziren artzainak, nekazariak, ikazkinak, mandazainak nahiz burdin lantzaileak Gaur arte iritsi zaizkigun lekukotza materialen identifikazioari esker, haraneko baliabide desberdinak nola ustiatzen zituzten uler dezakegu, eta ustiaketa horren bilakaera interpretatu.

Madriu haraneko ibilbide siderurgikoa bide zirkularra da -leku berean hasi eta bukatzen da-, hainbat bide tradizional zeharkatzen dituena. 6 bat orduko iraupena du, eta guztira 13 km (500 m-ko garaiera alde positiboa) edo 10 km (650 m-ko garaiera aldea) egiten dira, Circuit de les Fonts-eko aparkalekutik edo Font de la Closa-tik abiatzen den gorabehera. Ez du zailtasun teknikorik, baina gutxieneko sasoi fisikoa eduki behar da. Ibilbidea orientatzen eta paisaia irakurtzen lagunduko duen gida digitala deskargatu daiteke.

Igoeran, Engolasterseko itzal aldean eta Solanet de Ràmio-n, sutegiak ustiatutako azkeneko ikatz eremuen ondotik igaroko gara. Hemen, egurra ikatz bilakatzeko erabiltzen ziren txondorretako batzuen aztarnak ikusi daitezke oraindik ere. Kontrako aldean, ibaiaren beste aldean, Madriu-ren burutik hasi eta Col de l’Astrell eta Petrafita-Claror-en goiko aldera arte, zerrategiek aprobetxatu eta eraikuntzarako zura lortzeko erabili aurretik (XIX eta XX mendeak) farga hornitu zuten basoak zabaltzen dira.

Gorago, Prat de la Paletetik gertu, ia 2.000 metroko altueran, ekoizpen gunea dago. Bertan zeuden, batetik, sutegia bera, non burdin landugabea eskuratzen baitzen, eta, bestetik, gabia, zeinak burdina lantzen baitzuen, lingotea ateratzeko. Hemendik, itzulerako bidean jada, XVIII. mendearen amaieran Katalunia osora banatzen zen metalari irteera emateko trazatu zen bidetik igaroko gara. Collet de l’Infern eta Fontverd-en, besteak beste, egitura arkeologiko identifikagarri ugari daude metatuta, leku berean, eta horrela ikusi dezakegu nola modelatu zuten paisaia, baliabideen aprobetxamendu partikularraren bidez, ikazkinek, artzainek, nekazariek nahiz egurginek.

Irteera-Puntua "Camí font de la Closa"

Irteera-Puntua "Camí de les fonts"

Les Fonts aparkalekua

Latitudea: 42.5087801 - Longitudea: 1.5630302

Nola iritsi

Latitudea: 42.5175002 - Longitudea: 1.5709806

Nola iritsi

Latitudea: 42.5171669 - Longitudea: 1.568707

Nola iritsi
Deskargatu GPS ibilbidea

Ordutegia eta prezioak

Dohainik.

Hizkuntzak

Català.

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika