Ormaiztegiko trenzubia - Ormaiztegi

Il Ez dira metroak bakarrik haundi egiten dutena

Ormaiztegi Goierrin kokatuta dago, eskualdeko bi herri nagusienen artean, Urretxu-Zumarraga, batetik, Beasain-Ordizia, bestetik. Norteko Ferrokarriletik hurbil eta Beasain-Durango komunikazio bidearen zeharkako ardatzean lekua hartzen du. Kokaleku estrategikoa du Ormaiztegik, honela, XIX.mendetik hona industria zabala garatu da bertan, Irizar Elkarte Kooperatiba ezaguna azpimarragarria izanik. Oinarrizko gunea izan da eskualdeko mea lanetan, nagusiki, bertatik bideratzen zuten Mutiloa eta Zeraingo burnia. Gaur egun meategiak ez daude martxan baina hauek utzitako paisaiaren eraldaketa sakona begi bistan dago oraindik, baita mea trenaren lur-berdinketa ere.

Gipuzkoako lurraldearentzat eraldaketa harrigarria izan zen Norteko ferrokarrileko trazadura bertan eraiki izana. Lurralde historikoa zeharkatu zuen lehen burni bidea izan zen, eta, batez ere, eraikitze lanen handitasun zein abiaduragatik, hauek ordurarte ezezagunak ziren inguruan. Lanak 1858.urteko ekainaren 22an hasi ziren, eta, sei urte beranduago, 1864ko abuztuaren 15ean, Gipuzkoa egituratzen duten 100km-en nahiz Madrilerainoko bidea osatzen zuten gainontzeko 540km-ak ireki zituzten.

Gipuzkoan Norteko ferrokarrila eraikitzeko azpiegitura azpimarragarriak egin zituzten; 10mtik gorako argia zuten 34 zubi, denera. Horietatik 15 Oria ibaia zeharkatzeko baliagarri ziren, gainontzekoek; Estanda, Leitzaran, Urumea, Oiartzun eta Bidasoa ibaiak zein Salerako erreka gurutzatzen zituzten. Norteko ferrokarrila osatzen zuten zubietatik, hamaikak, burnizko egitura zuten, besteek, harlanduzkoa. Lehenengoen artean nabarmentzekoa zen guri lantzea dagokigun Ormaiztegiko Trenzubia. Zelosia anitzetan egindako metalezko habeak ditu, 288m luzeeran eta 35m punturik altuenean. Bere garaian nazio mailako hainbat erregistro gainditu zituen. Bi zubi-branka eta harlanduzko lau habe handiren gainean altxatu zuten, zelosia anitzekin eraikitako metalezko habeak Alexandre Lavalley frantsesak diseinatu zituen eta Sociedad Ernest Gouin et Compagnie-ek parisko Batignolles auzoan jabetzan zituen lantegietan fabrikatu ziren.

1936.urteko irailaren 20an, Madril aldeko zubiko lehen bi zatiak sopletez moztu zituzten, honela, errepublikar tropek trenzubia erabilezin bihurtu zuten gerra zibileko une horretan. Zubia ejerzito errebeldearen eskuan erori orduko, hau berehala berreraikitzeko eskatu zuten. Zubia indartzeko asmoz, bitarteko hormigoi armatuzko habe berriak eraiki zituzten, karril zaharrak erabiliaz. 1937ko otsailaren 1ean martxan jarri zen berriro. Behin-behineko irtenbidea izan bazen ere, 1995.urterarte iraun zuen. Une horretan, Fernandez Casadok diseinatutako zubi berriak ordezkatu zuen zaharra. Ormaiztegiko zubia Euskal Herriko kultura ondareko oinarrizko piezetako bat da.

Kokapena

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.04236189999999 | Longitudea: -2.2589852999999493

Hizkuntzak

Euskara, Castellano.

Garraio publikoa

MUGI Ibilbideen planifikatzailea (Gipuzkoako Garraioaren Lurralde Agintaritzak (GGLA-k) martxan jarri duen tarifa sistema bateratuaren bidez, Gipuzkoako garraiobide guztietan euskarri berdina erabiliz bidaiatzea ahalbidetzen duen sistema da Mugi).

Informazio gehiago izateko, sakatu hemen

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika