Zerain Paisaje CulturalZerain Paisaje CulturalZerain Paisaje CulturalZerain Paisaje CulturalZerain Paisaje CulturalZerain Paisaje CulturalZerain Paisaje CulturalZerain Paisaje Cultural
Zerain Paisaje Cultural
Zerain Paisaje Cultural
Zerain Paisaje Cultural
Zerain Paisaje Cultural
Zerain Paisaje Cultural
Zerain Paisaje Cultural
Zerain Paisaje Cultural
Zerain Paisaje Cultural

Zerain Paisaia Kulturala

Burdinaren mendia

Zerain nekazaritza eta artzaintzari lotuta bizi izan den herria da. Naturan dauden lehengaiak, meatza, egurra, ikatza etab. – ere ustiatu izan dira bertan. Etorkizuneko proiektua ZERAIN PAISAIA KULTURALA da. Bertan natur eta giza paisai lantzen dira, kalitatezko nekazal produktuak sustatuz eta ondare zabala (meategiak, kartzela, Larraondoko zerrategia, Herri museoa, etab.) berreskuratu eta ikusgai jarriz.

XI. mendean hasi eta mendeetan zehar, Aizpeako meategietako  150 hektarea zabaletan, burdina ustiatu da. Ustiaketa honi esker, inguruan paisaia berezia garatu da; burdinaren lurretakoa.

Haizeola garaitik gaurdainoko historia bizia

Hasiera batean burdinaren ustiapena haizeolen bidez egiten zen.

1512.an Errege Katolikoek Aretxabaletako Otaloratarrei ematen diete Aizpeako meategiak ustiatzeko baimena. Garai honetan atera zuten burdina, Deba Garaia eta Urola Garaiko burdinoletara eraman zuten.

Lehen gerra karlistak iraun zuen bitartean meategiak ejertzitoen esku egon ziren eta garai honetan, Zeraingo kartzelan zigorra bete behar zuten gerra presoek egin zuten lan meategi hauetan. Burdinaz gain beruna ere ustiatu zuten gerrako balak egiteko.

1892an meategietako lan gogorra egitearen ardura jauntxoetatik Konpainia Ingeles baten eskuetara pasako da, The Cerain iron ore Company Limited konpainiari alegia. Ingelesen ondoren, 1932 aldera alemaniarren eskuetara pasa zen meategien ustiapena.

Hauek 1941 urtera arte egon ziren bertan eta hurrengo hamar urteetan zehar Patrizio Etxeberriak jarraitu zuen meategiak ustiatzen. 1951an itxi egin ziren behin betiko meategiek eskaintzen zuten errentagarritasun urria zela eta.

Harrobi eta galerietatik burdinolarako bidea

Burdin karbonatoa, mendian zehar irekitzen ziren galerietatik eta harrobietatik ateratzen zuten, lokomotorez mugitutako bagonetatan mendia zeharkatzen zuen tren karril baten bidez, labeetaraino ekartzen zuten.

Burdin karbonatoa, labeetan sartzen zen eta ikatzaren laguntzaz kiskali egiten zen 1000º inguruan. Modu honetan mendian aurkituriko minerala garbitu egiten zuten ondoren burdinoletara eramateko.

Burdinoletarako bidea tranbia aereoz egingo zuten. Zeraindik, Mutiloako meatzetatik barrena Ormaiztegiko trenera eramaten zen. Handik trenez, Gipuzkoako burdinoletara edo eta Pasaiako portura eramango zen Zeraingo burdina.

Burdinaren Mendiak meagintzaren aztarna interesgarri ugari gordetzen ditu: lurrazpiko galeriak, harrobiak, lokomotoraren errailak, herrestabidea, Aizpitta Adieraztegia, Kiskaltze labe eta transformazio tailerra, bolborategiak, …

Kokapena

GPS koordenatuak

Latitudea: 43.0119382 | Longitudea: -2.2715789999999743

Zerbitzuak eta instalazioak

  • Audiogidak
  • Hitzaldi aretoa
  • Liburutegia
  • Denda
  • Armairuak / kontsigna
  • Atsedenguneak
  • Sarrera egokitua
  • Ibilbide egokitua
  • Igogailua
  • Aparkalekua
  • Autokarabanentzako aparkalekua
  • WC

Ikusi gehiago

© 2020 Pirinioetako Burdinaren Bildea - Eskubide guztiak erreserbatuak - Lege oharra eta pribatutasuna - Cookieen politika