Arditurri meatze gunea - Ergoien
Meazuloan barrena
Arditurriko meatzeak Aiako Harrien mendi magalean daude kokatuta, Aiako Harria Parke Naturalaren bihotzean, Oiartzunen (Gipuzkoan). Arditurriko meategien aberastasuna antzinatik ezagutzen da. Burdin Aroko gizakiak mineral-zainak ustiatzen lehenak izan zirela esan badaiteke ere, ustiapen antolatuaren lehen aztarnak Erromatar Inperioaren garaikoak dira, garai hartan meazulo ugari egin baitziren Arditurrin gehienbat zilarra ateratzeko.
Erdi Aroan, burdina izan zen gehien atera zen mea eta Oiartzungo bailaran hain ugari ziren burdinoletan eraldatzen zen.
Zenbait mendetan jarduerarik gabe egon ondoren, XVIII. Mendearen amaieran Oiartzungo Sein familiakoek ustiatu zituzten, zilarra eta beruna ateratzeko. 1830ean, Compañía Guipuzcoana de Minas enpresa hasi zen Arditurri ustiatzen. Meazuloak zabaldu egin ziren eta, zoritxarrez, aurreko garaietako aztarna asko eta asko suntsitu egin ziren.
1902 eta 1904 artean Bilboko Chavarri Hermanos enpresari eman zitzaion burdina ustiatzeko baimena eta mea Pasaiako porturaino garraiatzeko trenbidea eraiki zuen. XX. mendeko 60. hamarkadan, fluoritak interes handia piztu zuen eta meategiek modernizazio nabarmena izan zuten. Arditurriko esparruan 1984an amaitu ziren meatzaritza lanak.
Ondare industrial eta Kulturala balion jartzea
1983an, behin betiko itxi aurretik, prospekzio arkeologiko batzuk egin ziren Arditurriko meazuloetan eta 2007ko udaberrian, Arditurriko meatze gunea ondare industrial-kultural moduan balioan jartzeko proiektua onartu zen. Arditurri 20 edo Mina Grande deiturikoa bisitatu ahal izateko 800 metroko ibilbidea egokitzeko lanak hasi ziren eta meategiaren beste hainbat zati ere bisitarako egokitu ziren, erromatar garaiko aztarnak erakusgai jarriz. Laborategia izandako eraikina meategien interpretazio zentroa eta Aiako Harria Parke Naturaleko parketxea da egun. Eta, meategia eta Pasaiako portua lotzen zituen trenbide zaharra Arditurriko Bide berdea da gaur egun, oinezkoentzat eta txirrindularientzat egokitutako bidea.
Kokapena
- Arditurri Bidea, 3. 20180 Ergoien. Gipuzkoa.
- Nola iritsi
GPS koordenatuak
Latitudea: 43.27880830000001 | Longitudea: -1.8077961000000187
Ordutegia eta prezioak
Información disponible en www.arditurri.com.
Zerbitzuak eta instalazioak
- Audiogidak
- Hitzaldi aretoa
- Liburutegia
- Denda
- Armairuak / kontsigna
- Atsedenguneak
- Sarrera egokitua
- Ibilbide egokitua
- Igogailua
- Aparkalekua
- Autokarabanentzako aparkalekua
- WC